NOLA HEZIKO DITUGU HURRENGO BELAUNALDIAK?

Breve mensaje invitando a participar en un encuentro en Espacio Abierto
(4-6 julio en Donostia)
para discutir los modos de educar a las próximas generaciones.

Eskola orbitatik kanpo ibili eta heziketari buruzko kezka edota zeresana duen inor ezagutzen?

Adiskide, hezitzaile eta ekintzaile; guraso, kulturgile, administrazioko arduradun, ; auzotar eta ikertzaile; ikasle, zientzialari eta artista, artzain, koblakari zein kaleko lagun hori…


egun on! 
    

Uztailak 4-6, topaketa polita Donostian, 2 egun t´erdi Espazio Irekian

HEZKUNTZAREN ETORKIZUNA AMESGAI, EKINGAI:

NOLA HEZIKO DITUGU HURRENGO BELAUNALDIAK?
(Donostian, 2011ko uztailaren 4tik 6ra, Espazio Irekian)

Ezin uka rol garrantzitsua jokatzen duela hezkuntzak bizitzan, eta komunitateen, herrien eta munduaren bilakaeran…

Hausnartu eta eztabaida dezagun hezkuntzaz.

Zer hezkuntza behar du gizabanakoak? Eta gizarte deitzen dugun horrek? Zer-nolako garrantzia hartu behar dute kulturak, sustraiek, arteak eta mitologiak gizakiaren garapen existentzialean?

Nola irudikatzen dugu hezkuntza eragilea etorkizuneko gizartean? Zertan ari gara asmatzen? Zertan ez horrenbeste? Semea/alaba eskolara bidaltzen duzunean, zer espero duzu? Jokoz kanpo geratzen ari al da eskola? Eskola eta gizartearen arteko harremana: noiz, noraino, nola, zertarako ireki?  

Zer amets ditugu hezkuntzaren gainean?

Horiek dira buruan darabilzkigun galdera batzuk, baina gunea eta unea eskaini nahi dizkizugu zeure galderak izan daitezen benetan garrantzia dutenak. Zure ideia eta gogoetak hezkuntzako beste aritu eta adituekin partekatzeko parada eskaini nahi dizugu. HIK HASIk mahai baten bueltan elkartu nahi ditu hezkuntzari buruzko kezkak, proposamenak eta pasioa dituzten hezitzaile, aditu, sortzaileak…
 

Non: Donostiako Santo Tomas lizeoan Antolatzailea: HIK HASI (euskal heziketarako egitasmoa)Laguntzen eta bideratzen: Eleder Aurtenetxe (BM 31) 

Noiz:Uztailaren 4an (9:00-17:00), 5ean (9:00-17:00) eta 6an (9:00-13:30). Bazkariak bertantxe. Edozein unetan sartu edo atera zaitezke jardunaldietatik, haririk galdu gabe.

Matrikula:60 € (30 € Hik Hasiko harpidedunek), otorduak barne

Izen-emateak eta informazio gehiago:www.hikhasi.com (01: FORO BEREZIA: Nola hezi  hurrengo belaunaldiak?) 943.371.408/615.700.510;   gida@hikhasi.com 

Edozein beharrizan izanez gero jakinaraz iezaguzu, arren.

Donostian lo egiteko asmoa? “Tximistarri” pentsioa: 943.218.801 (Igeldon) eta “La Sirena” aterpetxea (Ondarreta hondartzatik gertu, Igeldoko bidean): 943 310 268 www.donostiaalbergues.org .

Metodologia: Espazio Irekiaren Teknologia (Open Space Technology) parte-hartze, bizitasun eta sormen handia, modu autoeratuan. Topaketan zeha parte-hartzaileok
- Nahi dugun gai oro mahai gaineratuko dugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuz joango gara, ikusgai izango dugu etengabe, eta amaitxean e-postaz jasoko dugu.
- Gerora heldu beharreko gai nagusiak bereiziko ditugu eta ekin beharreko hurrengo  urratsak definituko ditugu, lehentasunak ezarriko eta lantaldeak eratuko.
 

Gurekin amets egitera gonbidatzen zaitugu, hausnartu, eztabaidatu eta bide berriak zabaltzera. Amets horiek puxiketan sartuko ditugu, puxikak zerura askatuko ditugu, eta haien atzetik abiatuko gara, pausoz pauso, eta txango horretara gonbidatuko ditugu Euskal Herriko hezitzaileak.  
Ba al zatoz?

HIK HASI euskal heziketarako egitasmoa 
Joxe Mari Auzmendi, Udako Topaketen koordinatzailea

Ondo bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com  (eng)
www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irrati elkarrizketak)